Jean-Marie Leclair
Jean-Marie Leclair | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lyon, 1697ko maiatzaren 10a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1764ko urriaren 22a (67 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: labankada |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Arcangelo Corelli Giovanni Battista Somis (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, ballet dantzaria, ballet-irakaslea, biolin-jotzailea, musika-irakaslea, kapera-maisua, koreografoa eta dantzaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | musika barrokoa |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | biolina |
Jean-Marie Leclair (Izengoitia: l'aîné, Zaharra; Lyon, 1697ko maiatzaren 10a - Paris, 1764ko urriaren 22a) frantses musikagile eta biolinista izan zen. Bere garaiko biolinista onenetakoa izan zen.
Gaztaroan koreografoa izan zen Turingo Operan, eta bertan lehen dantzari eta ballet-maisu ere izan zen. 1723. urtean Parisa joan zen, eta bere lehen sonata-liburua argitaratu zuen. 1728-1734. urteetan Frantzian Concert Spirituel izeneko kontzertuetan parte hartu zuen. Parisko errege-gorteko musikaria izan zen 1734-1736. urteetan. Frantses biolin-eskolan eragin handia izan zuen Iraultzara arte. Opera bat idatzi zuen, Scylla et Glaucus; Rameauren operen eragina antzematen zaio. Berrogeita zortzi sonata biolinerako, sonatak, ganbera-musika eta kontzertuak idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.